ESZENA

“Mami Lebrun” antzezlana, Arriaga Antzokiaren eskutik

Arriaga Antzokiak Euskararen Egunarekin bat etorriz, Kepa Errastiren Mami Lebrun antzezlan hunkigarriaren emanaldi bat eskainiko du gaur berton, abenduaren 3an, arratsaldeko 19:30ean.

Arriaga Antzokiak adierazi duen bezala, “Dolua, pertsona maiteen desagerpena, haiek agurtzea, haien memoria bizirik mantentzea… Horiexek dira obra honen kontakizunean biltzen diren gaietako batzuk, gaur egunetik 40ko hamarkadara jauzi egin eta memoriari, damuari eta heriotzari buruzko gogoeta egiten duen obra honetan biltzen direnak”.

Eta bertan honakoak kontatzen zaigu: Egoitz eta Miren omenaldi bat prestatzen ari dira berriki hil den amona Concharentzat. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuk tarteko, Conchak gaztea zelarik Parisko kabaret batean bizi izan zuena kontatuko dute. Hori izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, badago sekretu bat, Egoitzek Mireni kontatu ez diona…
Getari Etxegaraik zuzentzen du 2017ko Donostia Antzerki Saria jaso zuen antzerki lan hunkigarri hau, Kepa Errasti berak antzezten duena, Ane Pikaza eta Ainara Ortegarekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu