ESZENA

“Maluta” edo Durangoko Gabonetako Zirkoa

Durangoko San Agustin Kultur Guneak eta Ganso&Cia konpainiak Gabonetan munduko zirku onenarekin gozatzeko xedez, Maluta jaialdia antolatu dute beste behin. Hainbat ikuskizun eta mila xelebrekeria eskainiko dira Durangon, abenduaren 27tik 30ra bitartean..

Maluta jaialdian ezinezkoak diruditen trebeziak erakutsiko dituzte zirkuko aditu horiek, birtuosismoz, poesiaz eta umorez jositako ikuskizunetan; adin guztietarako espektakuluak izango dira.

Gabonak beste modu batean pasatzeko, hona hemen Durango herriari bisita egingo dioten konpainiak eta espektakuluak: Aime Morales (Venezuela), CYR gurpilean biraka; Maria Villate (Bizkaia), akrobazia eta erreflexuzko ikuskizunarekin; Maitane Azpiroz (Nafarroa), sabaitik zintzilik; Laia Sales (Valentzia), bere kristalezko bolarekin; Francesco Caspani (Italia), egunerokoan oso ohikoa dugun objektu batekin malabareak egiten; eta eurekin batera Ganso&Cia konpainia arituko da barregura sortzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button