ARTEA

Subjektuaren identitateari buruzko argazki-erakusketa

Bilboko Marzana gunean Naia del Castillo (Bilbo, 1975) artistaren Flujos izenburuko erakusketa ikus daiteke, otsailaren 28ra arte; Jean Lois Gault-en galderatik abiatuta, “Zer nahi duzu nigandik?”, artista bilbotarrak subjektuaren identitatearen inguruko gogoeta egin du, eta ondokoak ere gehitu dizkio Gaulten galderari: “Nor naiz?” eta “Non nago?”.

Galdera horiei behin betiko erantzuna aurkitzea ezinezkoa da, eta ezintasun horren sortutako antsietatea baliatu du artista bilbotarrak erakusketa gauzatzeko. Erantzunen bilaketa horrek subjektua suntsitzen eta eraldatzen du etengabe.

Sormen-prozesu hori argazkietan irudikatu du. Hala, ur-zurrusta baten azpian biraka ari diren lau emakumeren argazkiak egin ditu. Folioetan inprimatu, eta paperezko euskarri hori transformatu egin du: eskuz, digitalki, moztu egin ditu, busti, bata bestearen gainean jarri… eta, amaitzeko, transformazio horiek berriz jaso ditu argazkietan.

Naia del Castillo euskal eskultore eta argazkilaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi ondoren master bat lortu zuen Londresko Chelsea College of Art & Design-en. Erakusketa ugari egin ditu: Zaragozako Pablo Serrano museoan (2003), Gasteizko Artium Museoan (2004), Madrilgo PHotoEspañan eta Alemania, AEB eta Austrian. Txina, Japonia, Korean ere egon da bere obra.
Bere lanak -toki batzuk aipatzearren- Santanderreko Arte Ederretako Museoan, Parisko Maison Européene de la Photographien, Houstongo Museum of Fine Arts-en, eta Erromako Espainiako Akademian daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button