IKUS-ENTZUN

Makina bat film jaso dira Huhezinema Jaialdiaren 12. ediziorako

2019ko apirilaren 2tik 5era egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, eta otsailaren 15era bitarte, jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea zabalik izan da. Aurten 5.000€ banatuko dira sarietan.

Epea itxita, antolatzaileek ia ehun lan jaso dituztela jakinarazi dute. Guztira 89 lan aurkeztu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. ediziora. Horietatik gehienak, 60 film labur, Sail Ofizialera aurkeztutako lanak dira. Aurkeztu diren lanetan eskarmentuzko zuzendarien lanak eta hasiberrien filmak, emakumezko eta gizonezko egileen proposamenak, fikziozko filmak, dokumentalak, elkarrizketarik gabeko filmak, …denetarik dago.
Aukeraketa Batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu jasotako film laburren artean jaialdiaren Sail Ofiziala osatzeko. Hamar hauetako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik.

Beste aldetik, MU Ikasleen Sailera hamaika lan aurkeztu dituzte Mondragon Unibertsitateko ikasleek; bideoklipak, film laburrak eta dokumentalak aurkeztu dituzte ikasleek. Kutixi Sailean, berriz, 18 ikus-entzunezko jaso ditu talde antolatzaileak.

Sail Ofizialean ondoko sariak eratu dira: Goiena Saria, 1000€ (Epaimahai Ofizialak emango du saria eta euskarazko film onena sarituko da); Mundukide Saria, 700€ (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du); Vertigo Saria, 400€ (Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria); eta Ikusleen Saria, 300€.

Mu Ikasleen Sailaren barruan Fikzio Onenaren Saria (300 €); Dokumental Onenaren Saria (300 €); Argazki Onenaren Saria (Ogeita4 enpresak 1.500€an baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2020ko Huhezineman aurkeztuko duen euskarazko film labur bat egiteko); eta Ikusleen Saria (100 €) banatuko dira.

Azkenik, Kutixi Sailean, Kutixi Saria (400 €) eta Ikusleen Saria (100€) banatuko dira.

www.huhezinema.eus webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button