ARTEA

Irudimena askatzeko formak

Gasteizeko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Vicente Guinea elgoibartarraren Animarbolak: irudimena askatzeko formak erakusketa inauguratu du Ataria-Salburuko interpretazio zentroan. Argazki berezi eta eder horietan animalien edo giza-aurpegien silueta ikusgarriak atzeman ahalko ditu bisitariak irudipen pertsonalaren bidez.

Erakusketan 60 argazkik baino gehiago bildu ditu argazkilariak, eta batzuk ikusgarriak dira oso.  Egileak baso eta mendietan barrena ibiltzean lortu ditu irudiok, naturan ikus daitezkeen itxura arraro eta erakargarriez ohartu denean.

Bereziki Urbasan alderrai ibiliz ateratako argazkiek osatzen dute erakusketa, eta “zuhaitzetan hauteman ditzakegun forma bitxiei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu: animalien itxura hartzen dute batzuek, edo gizakiena, edo norberak irudikatu nahi duenarena.  Beraz, egileak dioen moduan, “irudimena askatzeko erakusketa” da.

Vicente Guinea Euskal Herriko mendi eta baso gehienetara joan da, baina pagadiak gustatzen zaizkio batez ere, horietan atera baititu argazki gehienak. Egileak denbora luzea eman du irudi horiek lortzeko. Adierazi duenez, “zaila da argi-puntua aurkitzea, pagadiak hostotsuak direlako eta argia lortzea ez delako hain erraza”.

Erakusketa ikusgarria irailaren 5era arte izango da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button