LITERATURA

ETAko kideek dituzten ametsak

Hortik abiatu du Markos Zapiain idazleak bere azken lana: ETAkideen ametsak.

ETAko kideak hainbat euskal nobelatan agertzen dira eta batzuetan soilik, agertzen dira ametsetan. Oinarri harrigarri hori hartu du idazleak bere saiakera hau abiatzeko eta osatzeko.
Ideiaren hasierak, ostera, EHUko hitzaldi batean du sorburua. “Euskal literatura eta gatazkak izeneko hitzaldi bat prestatzeko esan zidaten eta materiala pilatzen nuen bitartean hauxe sortu zen”, azaldu du Zapiainek. ETAko kide bat ametsetan agertzen zen nobela guztiak arakatu ditut eta beste hainbestetan, ETAko kideak agertu arren, hauek ametsetan ez badaude, kanpoan lotu dira”, gaineratu du idazleak.

Hala, Bernardo Atxagaren hiru eleberri daude idazlan ikertuen artean (Gizona bere bakardadean, Zeru horiek, Soinujolearen semea); eta puntako beste sei idazleren nobela bana: Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria, Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Harkaitz Canoren Pasaia Blues, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua, eta Txillardegiren Labartzari agur.

Hogeita bost amets ikertu ditu egileak eta horien gaineko gogoeta batzuk ere plazaratu ditu, baina halarik ere “ezin daiteke esan, nolako ametsak, halako ETAkidea; hau da, ezin da atera egitura psikologiko zehatz bat”.
Ia amets guztiak, eroaldiarekin eta heriotzarekin loturik daude; hots, amesgaiztoak ezinbestekoak dira; batzuk neurotiko-obsesiboak, beste batzuk psikotikoak edota eskizofrenikoak.

Analisi honetatik sortu den ondorioetako bat hau: “ETAren ekarpenik garrantzitsuena Euskal Herriari ETAri buruzko euskal literatura izan da”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button