ARTEA

“Sub Culture II” erakusketa paratu dute Bilboko SC gallery-n

Bihartik aurrera Bilboko SC gallery-k hainbat artisten lanak bilduko ditu Sub Culture II izenburupean, hala nola, SpY (Madrid), Abel Martinez Foronda (Madrid), Fasim (Bartzelona), eta Sr.X (Gijon) artisten obrak.

Guztiak bai estatuko bai atzerriko arte plastikoen munduan ezagun egin diren artistak dira. Hala, erakusketan hainbat esparrutako lanak ikusi ahalko dira, tartean, Street art, diseinu grafikoa eta pop surrealista estiloetakoak.

Sub Culture izeneko erakusketa hau bigarren urtez egin dute aipaturiko Bilboko galerian eta 2012ko urtarrilaren 27ra bitarte egongo da zabalik.

Izan ere, galeriatik igaro diren artista esanguratsuenen lanak biltzen ditu erakusketak. Horrela, erakusketak begiratzeko hainbat modu berri eskaintzen dizkio bisitariari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button