ESZENA

Hainbat dantza tailer, Donostian

Malandain Ballet Biarritzek eta Victoria Eugenia Antzokiak abiaturiko Ballet T ekimenaren bidez, hainbat dantza tailer antolatuko dira Donostian: Dantza Familian, Dantza Laborategia eta Ikusle Eskola.

Dantza Familian ekimenaren barruan, eta izenak adierazten duen bezala, dantza, familiara gerturatu nahi da modu ludikoan, 90 minutuko lau saioko tailerretan, non  Maider Oiartzabalen eskutik sormen gaitasuna landuko den.
Dantza Laborategiaren barruan hainbat koreograforen sormen prozesua konpartitu  nahi da, eta hala, hiruhileko bakoitzean, koreografo batekin jarduteko aukera izango da. Lehenengoa Amaia Elizaran izango da.
Azkenik, arte eszenikoen sormenaren gakoak ezagutzeko eta profesionalen esperientziak partekatzeko antolatu da Ikusle Eskola tailerra.

Hiru aukera hauez gain, Aiko taldeak dantza tradizionalean oinarritako ikastaroak ere antolatuko ditu. Aiko taldea, dantza tradizionala pasioz bizi duten eta hainbat jardueraren bitartez dantza hori zabaltzeko eta hedatzeko lan egiten duten musikari eta dantza maisuz osatutako taldea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button