ESZENA

“Los Aborígenes Lorca-Dalí-Buñuel”-ek zabalduko du Pabellon 6 aretoaren martxoko egitaraua

Bilboko Pabellon 6 aretoak martxoko programazioa iragarri du. Hala, martxoaren 2,3,9,10, 4 eta11n, Felipe Loza idatzitako Los Aborígenes Lorca-Dalí-Buñuel antzezlana taularatuko dute.

Pabellon 6 aretoaren arabera, Los Aborígenes Lorca-Dalí-Buñuel Federico García Lorca idazlearen hainbat obren testuekin osatutako collagea da. Hori dela eta, obrak genero eta erritmo ezberdinak biltzen ditu. “Ezbairik gabe, autobiografia bat da, baina haien testuetatik abiatuta berreraiki egiten dugu, egoera pertsonalek eragindako gatazkei lotutakoak, hain justu”.

Martxoaren 9an eta 10ean, Sangro…Lucho…Pervivo! obra aurkeztuko dute. Sinopsiak hauxe kontatzen du: “Miguel Hernandezen poema esanguratsuenekin osatutako bizi-ibilbidea da, poeta espetxean hil zela 75 urte betetzen direnean”.

Azkenik, martxoaren 16tik apirilaren 15era bitarte, Antzerki Laburraren VI. Jardunaldiak egingo dira. Antzerki pieza laburrak dira, gehienez 20 minutukoak, eta ohikoak ez diren guneetan antzezten dira, ikus-entzule kopuru txiki batentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button