LITERATURA

Peru Magdalenak “Argia” kaleratu du

Peru Magdalena idazle porrokatuak Argia (Elkar) izeneko poema liburua argitaratu berri du. Beste modu batean ezin izan, eta liburua zuria da, lauki zuzena du erdian, eta hor ere, zuriz, izena: Argia. Atzean ere berdin, baina belztasunean letra hauek datoz idatzita:

Gau garbian izarrak begiratzea
zeure  azaleko oreztak begiratzea
unibertsoak errepikatzen dituen patroiak
edertasun berari begira
naiz lokartzen

Liburua bost ataletan banatu du idazleak: “Poesiaren argizaria da lehenengo atala; Berrizen bizitako haurtzaroari buruzkoa Elurte handia; Hirugarren ataleko gaiak gaztaroa, maitemina, Mediterraneoa… dira, eta Eki aldean du izenburua; Bizitzarekiko nire jarrera politikoaren azalpena da Argia; eta Argizakiarena da azkena: estasia”.

Gaur berton, Durangoko Hitz liburu-dendan liburuaren aurkezpena egingo du errezitaldi baten bidez, 19:00etan: “liburuak bost atal dauzka, eta bakoitzetik bi poema errezitatuko dut. Poematik poemarako tarteetan, jazzeko hainbat pieza joko du Uxue Alonsok.”

Liburuaren argitalpenaz eta bestez Anboto aldizkarian egin diote elkarrizketa interesgarria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button