LITERATURA

Literatura Unibertsala bildumaren itzulpen-lehiaketako deialdia abian da

EIZIEk Literatura Unibertsala bildumaren itzulpen-lehiaketako deialdia abiatu du. Laginak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 23an amaituko da.

Honako lau obra hauen itzulpen-laginak bidali behar dira: Friedrich Dürrenmatt, Der Richter und sein Henker; Lillian Hellman, The Autumn Garden; Mario Benedetti, Primavera con una esquina rota eta Fleur Jaeggy, Proleterka.

Laginaren lau kopia aurkeztuko dira, ezizenarekin, eta horrekin batera gutun-azala aurkeztuko da, hori ere goitizenarekin, eta barruan ondoko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea eta nortasun agiriaren fotokopia. Obra baterako baino gehiagorako laginak aurkez daitezke.

Lagina hemen entregatu behar da: Zemoria 25, behea, 20013 Donostia. Postaz bidaliz gero, Literatura Unibertsala lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.

Informazio gehiago: eizie.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button