ESZENA

Tailerrak eta egoitzak “Muelle 3” zentroan

Bilboko Muelle3 zentroak ikasturte honetarako ondu dituen tailer eta ikastaroen zerrenda iragarri du. Hala, hiru ikastaroren eta bi egoitzaren berri eman du ohar bidez.

Ikastaroei dagokienez, urritik ekainera bitarte, hiru ikastaro izango dira: Igor Quadrak euskarazko antzerkigintzari buruzko tailerra zuzenduko du; Olatz de Andresek berriz, Dantza Garaikidea, teknika eta esplorazioa izeneko ikastaroa gidatuko du, eta Josune Otsoak yoga tailerra emango du, yoga iyengar delakoari buruzkoa, hain zuzen ere.

Egoitzen harira, Muelle3k dagoeneko bi egoitza iragarri ditu: irailaren 24tik 28ra, La saga de los sucesos. 3ª parte (Maria Ibarretxe eta Izaskun Santamaria) eta urriaren 1etik 31ra bitarte, Clínica de proyectos, a partir de Visiones Compartidas I (Maria Salazar).

Jarduera horien xehetasun guztiak muelle3.wordpress.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button