LITERATURA

Literatur solasaldia Anjel Lertxundirekin

Bihar, martxoak 1, Donostiako Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan, 19:30ean, Literatur solasaldia programatu da Anjel Lertxundiren Zu liburuaren inguruan. Iñigo Aranbarri izango da hitzorduaren dinamizatzailea.

Erein argitaletxeak plazaratu zuen liburu hau joan den urtearen amaieran. Eta zer kontatzen du lan honek? “2012ko uztailaren hemeretzian aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du.  Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrera bizitza, haren erresumako biktima apal izatera pasatuz. Orduantxe sortzen da Zu, eta bere eguneroko bizitzak zer ikusi gutxi izango du iraganekoarekin; haren itzala da, ezinbestean barrendu da, zorigaiztoko diagnostikoa eskutan, bizitza berrira, xumera, zenbatez zinezkoagora, premiak behartuta, intentsoago, tristeago, abailduagora. Bizitzaren dimentsio ezezagun eta berria”.

Bizitzaren udazkenean sakontzen duen nobela da Anjel Lertxundiren hau, heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button