ESZENA

“Topaklown”, Durangoko clown topaketa

Martxoaren 28tik 31ra bitarte, Topaklown izeneko clown topaketa izango da Durangon. Lau egunez makina bat ikuskizun ikusi ahalko dira. Horretaz gainera, ikastaroetan parte hartzeko aukera ere izango da.

Emanaldiak San Agustin Kultur Gunean egingo dira, eta ikastaroak zuzenduko dituztenen artean Anton Valen, Luisa Gaillard eta Pablo Ibarluzea daude.

Ikuskizunei dagokienez, hainbat tokitako konpainiak izango dira. Hala, Euskal Herriko Malas Compañías Zirko Taldeak eta Compañía Kolektivo Monstrenko-k  Orsai eta Antonio Remachado lanak taularatuko dituzte, hurrenez hurren.

Irlandako Cirque de Légume konpainiak, halaber, taldearen izen bera duen obra aurkeztuko du; Espainiako Palencia hiriko Compañía Personal Trainer y Familia-k, berriz, En Forma. Palenciakoa da ere Compañía Garrapete, eta horrek 1,78, descalzos lana antzeztuko du.

Egitarau osoa topaklown.com webgunen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button