ESZENA

“Pisukideak” Bilboko Zirkuituan

Gaur berton, azaroak 6, Errekaldeko udaltegian Jon Zubiaga eta Sonia Villamor bikotearen Pisukideak euskarazko lana ikusi ahalko da Bilboko Zirkuituaren barruan.

Markos idazlea da. Apur bat frustratuta dago. Ordenagailu eramangarri batean idazten du eta, askotan, idatzi ostean, desea guardarloscambiosrealizados? galderari No erantzuten dio. Matilde aktorea da. Porrot egin du. Denbora eta ahalegina eskaintzen dizkio lanbideari, baina ia ez du kobratzeko lanik lortzen.  Markosek, bere utzikeria dela eta, ernegatu egiten du: “Etxe hau Markosen amarena da. Beste zerbait topatu artean bizi da hemen Markos. Ni gerora etorri nintzen, bere neskalagun ohiaren laguna nintzen. Edo naiz. Berarekin gastuak elkarbanatzeko ekarri ninduen. Beste zerbait topatu artean ezarri zen hemen Markos. Urte bi igaro dira. Jakina, ez du beste ezer topatu. Ez baitu beste zerbait bilatu ere egin. Eta amak salgai dauka etxea. Higiezinen agentziakoek etxea saltzen dutenean, Markos kalera. Eta, ondorioz, neu ere bai. Ekintzara pasatzeko garaia da!”

Egoerak muturreraino eramanda, umorezko antzezlan honek, ikusten denez, Markos eta Matilde pisu-kideen balentriak taularatzen ditu.
Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button