LITERATURA

Hainbat liburu berri aste honetan

Liburu asko ari dira argitaletxeak aurkezten. Hala, gaur berton, azaroaren eguerdiko 12:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan Joxemari Iturralderen Ilargi horia eta J.E. Urrutia Capeauren Weylerren itzala lanak aurkeztu ditu Pamiela argitaletxeak.

Joxemari Iturralderen nobela berrian, Bertan Eugenio Areitioaurrena Melillan eta Marokoko iparraldean, enpresak bidalita, saltzaile lanetan ari da leku horietan, etxetik urrun, eta ustekabean bizitzak inoiz espero gabeko alde ezkutua erakutsiko dio.
J.E. Urrutia Capeauk bere aldetik, Tenerifeko markes Valeriano Weyler y Nicolaú hartu du hizpide; besteak beste, Kubako kapitain orokor izan zen –1896-1898–; eta arte horretan ezin ahantzizko egin zen kubatarrentzat.

Karme Jaiok ere Ez naiz ni (Elkar) lan berria aurkeztu digu duela egun batzuk. Liburu berri honetan, ipuinak dakarkigu beste behin idazle gasteiztarrak. Elkarrizketa batean esadako hitz batzuk dakartzagu hona: “Pertsonaia guztiak daude bizitzaren erdigunean edo haratago, eta horretaz konturatuta halako kezka, larritasun, sosegurik eza nabari zaie. Batetik, denbora aurrera doala konturatzen direlako; bestetik, ez dutelako euren burua ezagutzen, jada ez dira ordura arte izan direnak. (Hortik “Ez naiz ni” izenburua). Nola heldu naiz hona?, galdetuko dio askok bere buruari. (…) Pertsonaia guztietan barruan burrunba egiten dien hutsune bat dago, zulo bat, nola estali ez dakitena. Denbora aurrera doala eta, halako antsietatea sortzen zaie denbora aprobetxatu nahian, eta antsietate honek, batzuen kasuan, egoera patetikoetara ere eramango ditu”.

Azkenik, atzo bertan, Alberdania argitaletxeak Anjel Lertxundiren Paper-Festa. Minimalia lana hedabideen aurrean aurkeztu zuen. Minimalia ipuin, kontakizun eta istorio laburrez osatutako liburu bat da. Narraziootan, bizitza kontatzeaz gainera, kontatzen da literaturaren abentura ere. Bizitza eta idazkuntza txanpon beraren aurkia eta ifrentzua baitira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button