ESZENA

“Larrua Proiektua” egitasmoaren sorkuntza, Montehermoson

Bihar, irailaren 12an, 20:00etan, Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza proiektua aurkeztuko da, Gasteizeko Montehermoson. Egitasmoa “Gasteiz eta inguruetan dantza aktibatzeko intentzioarekin jaio zen. Bertako eta estatu mailako artistekin, erakundeekin, erresidentzia artistikoekin kolaboraziorako bideak zabaltzea helburu duen kolektibo artistikoa osatuta”.

Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako piezan break dance eta dantza garaikidea, uztartzen dira, estilo eta diziplina ezberdinez blaiturik.
Biharko saioan, Oier Abrego, Sayoa Belarra, Pauline Bonnat, Elene Carreto, Alicia Cayrou, Marina Esquisabel, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xian Martinez eta Iker Sanz dantzariek hartuko dute parte. Zuzendari artistikoa Adriana Pous izango da, eta zuzendari orokorra Fernando Saenz de Ugarte.

Egitasmoaren nondik norakoak, honela laburbil daitezke: “Komunikatzeko modu desberdin bat sortu duen pertsona kolektibo edo tribu bat erabiltzen dugu giza izaera aztertzeko. Sorkuntza laborategi honetan gorputz-hizkuntzan jartzen dugu arreta; kontaktu fisikoak eta keinuak komunikazio bitartekari gisan jokatzen duten paperean. Grotowskiren antzerki pobrean eta Peter Brooken espazio hutsean inspiratuta, gure gorputzen bitartez espazioa eraldatzea eta habitatzea bilatzen dugu. Horretarako, gorputzak espazio eszenikoan bilakatzen dira”.

Informazio guztia: Montehermoso

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu