IKUS-ENTZUN

Animadebak gortina lehiaketa abiatu du

Deban egin ohi den Animadeba animazio-jaialdiaren aurtengo edizioa abenduaren 26tik 30era bitarte egingo da. Jaialdiaren baitan, gortina lehiaketaren laugarren edizioa ondu dute.

Lehiaketan edozein animazio teknika onartuko dute. Lanak .mov, .mpeg, .avi edota .wmv formatuetan bidali ahalko dira. Artxiboak 30 segundoko iraupena beharko dute izan, eta egindako gortinaren irudi adierazgarri bat aurkeztu beharko da .jpg formatuan (300 ppp-ko erresoluzioan).

Beharrezkoa izango da, halaber, gortina guztiek Animadeba 2012 logoa edukitzea. Gaia librea izango da, baina, beti ere, jaialdiaren promozioari zuzendua. Teknika, originaltasuna eta gaia baloratuko dira.

Lanak bidaltzeko epea abenduaren 14an bukatuko da, saria 700 eurokoa izango delarik.

Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak, tartean, lanetan txertatu beharreko logoa, eta izen-emate orria, Animadebaren webgunean daude.

Honatx Joseba Etxebarriaren iazko irabazlea:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button