IKUS-ENTZUN

Larrialdi egoeratan artea lagungarri

Iruñeko Kondestable Civivoxean film berezi bat pantailaratuko dute gaur, urtarrilak 27, 19:30ean: Zuri Madame… liburuak hesien kontra. Solasaldia ere antolatu da emanaldiaren ostean, eta bertan, Markotx Hiribarne (zuzendaria) eta Paxkal Indo (Kiribil Konpainia) bilduko dira.

“Maletak haur liburuz itoak, ametsez beteak, esperantza gogoan, poesia eskutan, bagoaz. Poesiaren hegoek gizonek eraikitako hesiak airatzen ahal? Poesiak gerra munduko haurrak dantzan jartzen ahal? “

Kiribil konpainiako kideak siriar errefuxiatuen Libanoko kanpamentu batera joan ziren, bertako bizilagunak modu batean edo bestean laguntzera, “larrialdi egoeran artea lagungarri izan daitekeela sinetsita”. Haur literatura, liburu ilustratuak eta esperientzia artistikoak uztartuz, Zuri Madame… liburuak hesien kontra ekimena garatu zuen konpainiak siriar haur errefuxiatuekin batera. Zuri Madame… liburuak hesiaren kontra dokumental horrek bertan izandako esperientzia eta egonaldia jasotzen ditu, eta “arteak eta kulturak gerrak zauritutako eta kolpatutako pertsonak sendatu eta berreraiki ditzaketela erakusten du”.

Beste aditu eta artista askoren aburuz, egoera traumatikoak artearen bidez, antzerkiaren bidez sendatzen lagundu ahal dira. Lan horrek, “apaltasun osoz erakusten du ikuspegi original bat, esku hartze artistiko eta kulturalerako eremu bat ireki dezakeena, batere inperialismorik gabe, edozein gatazka egoeratan. Une iheskorrak jasotzen ditu, non barreak, irakurketak eta sorkuntzak errealitate etsaituegia alde batera uzten laguntzen duten”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button