ARTEA

Landa inguruneko emakumearen papera

Ezkioko Igartubeiti baserri museoak Chateau de Seix eta Espacio Pirineos-ekin batera, PATRIM+ sareko mugaz gaindiko egonaldi artistikoen programan parte hartu du. Prozesu hau Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan azaroaren 30era arte ikusgai izango den Nathalia Heim artista bisualaren Lurraldeak [Territorias] erakusketarekin amaitzen da. Gipuzkoan antolatzen den mugaz gaindiko lehen egonaldia da.

“Gaurkotasunetik museoaren gaiak berrikustea eta ezaguera berriak sortzea da asmoa, PATRIM+ egonaldiari dagokionez, landa inguruneko emakumearen paperaren inguruko hausnarketatik abiatuz”, azaldu du Kizkitza Ugarteburu Igartubeiti baserri museoko arduradunak.

Proiektua horren bidez Urola Garaiko eta Goierriko 18 emakumeri Nathalia Heim artistak hainbat elkarrizketa eta argazki egin zizkien. “Helburua, normalean landa inguruneko emakumea moduan ulertzen dena auzitan jartzea izan zen, bakoitzaren historia pertsonalean barrena eginiko ibilaldi baten bitartez”, esan du Nathalia Heim artistak. Eta horren ondorioz, Nathalia Heimek “emakume bakoitzak bere historiarekiko eta ingurunearekiko ezartzen dituen emozio eta loturen argazki erretratuen forman, itzulpen poetikoa burutu du”.

Igartubeiti Baserri Museoarentzat egonaldi artistikoaren esperientzia zertan izan den, museoko webgunean duzue ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button