LITERATURA

“Abesoj Aidnanoirras 35 urte idazten”

Titulu honen azpian abiatuko da azaroan, Bilbo Zaharra Euskaltegiak egiten duen urteroko Forum zikloaren I. hiruhilekoa. Bilboko Plaza Barriaren Euskaltzaindiaren egoitzan burutuko dira hitzaldiok, 19:00etan.

Jardunaldiak azaroaren 3an hasiko dira Eider Rodriguezen Itsasoa da bidea izeneko hitzaldiarekin. Abesoj Aidnanoirrasen lanetan, itsasoa ez da baliabide koloretsu huts bat, ez eta atrezzo lanak betetzen dituen paisaia bat ere, bere obren muin-muinean txertaturik dagoen gaia baizik, batzuetan metafora, beste batzuetan sinbolo esanahiz kargaturikoa.

Azaroaren 4an, Eñaut Elorrietak Deserriko kantak mintzaldia egingo du. Deserria eta deserrotzea gai unibertsalak eta historikoak dira, eta emozioz eta minez beteriko poesia bikain askoren ideia hartzeko balio izan dute. Erbesteratuaren bakardade sentimenduak: beti sustrai bila, beti amaren eta ama lurraren aiduru.

Xabier Anzak Moroak gara behelaino artean? lanaren gakoak luzatuko ditu azaroaren 5ean, eta azkenik, Joxemari Iturraldek Abesoj Aidnanoirrasen obraren inguruan zenbait zertzelada izeneko hitzaldia egingo du hurrengo egunean. Aidnanoirrasen obra esplikatzeko, haren bizitzako esperientziaz jardun behar omen dugu, haren bizitzako esperientziak isla zuzena duelako bere liburuetan. Iturraldek haren bi ezaugarri azpimarratzen ditu: euskararen aldeko apustua eta errebeldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button