LITERATURA

Mikel Tabernak estreinako eleberria plazaratu du

Mikel Tabernak (Alkaiaga, 1957) Alkasoroko benta (Susa) izenburuko lehendabiziko nobela aurkeztu du gaur goizean Donostiako Udal Liburutegi Zaharreko sotoan. Autoreak berak eta Harkaitz Cano idazleak parte hartu dute ekitaldian.

Honela dio liburuaren sinopsiak: “Lesaka eta Bera artean dago Alkasoro. Denetik saltzen da hango bentan, eskuinean baitauka denda eta ezker aldean taberna; beraz, handik igarotzen dira biztanle guztiak, oraintxe ez bada geroago. Bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua.

1975eko garaiak lerden bizi izan zituen belaunaldiaren kezkak eta ibiliak kontatzen ditu nobelak, mundu zaharretik nola igarotzera doazen bestelako baterantz, baina zeinen trantze gordina suertatuko den, bidea urratzean bortizkeriarekin topo egingo baitute aurrez aurre”.

Tabernak orain arte hiru lan plazaratu ditu: Mendearen ilunabarrean poemategia (Arabako Foru aldundia, 1996); Errege eguneko panpina izenburuko ipuina (Kutxa, 2000); eta, azkenik, Txokolatezko dinamita ipuin liburua (Susa, 2001).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button