LITERATURA

Euskal literaturaren arloko ikerketa sustatzeko xedez

Amorebieta-Etxanoko Udalak Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 18. ediziorako deialdia egiten du, euskal literaturaren arloko ikerketa sustatzeko. Dokumentazioa aurkezteko epea  azaroaren 24an amaituko da, eta bekaren zuzkidura 12.000 €-koa izango da.

Banaka nahiz taldean aurkeztutako proiektuak izan daitezke hautagai. Bigarren kasu horretan, proiektuaren zuzendari-arduraduna izendatuko da, taldearen ordezkari izan dadin. Beka emateko baldintzak bete ezean edo aurreko deialdiren bati dagokion lana amaiturik entregatu ez bada, eskabide horien arduradunak ez du izango hurrengo beka-deialdietara aurkezterik, egoera argitu bitartean.
Originalak eta lehenago argitaratu gabeak izango dira. Euskal literaturaren alorreko ikerketa-lan hauek euskaraz aurkeztuko dira.

Lana gauzatzeko epea, gehien jota, urtebetekoa izango da, esleitu eta onartzen denetik zenbatzen hasita.

Beste aldetik, lanaren jabea egilea izango da. Amorebieta-Etxanoko Udalak beretzat gordeko du ikerketa-lanaren argitalpen osoa edo zatikakoa egiteko lehenengo eskubidea. Horrela eginez gero, bekadunak uko egingo dio egile eskubideak jasotzeari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button