ESZENA

La Ribot dantzari eta koreografoa, Azkuna Zentroan

Dantza Sari Nazionala izan zen 2000. urtean, artista espainiar berritzaileenetakoa den La Ribot dantzaria. Bada, bihar, maiatzaren 10ean, 20:00etan, Azkuna Zentroan izango da. Bertan, Pièce distinguée n°45 pieza aurkeztuko du. Lan horretan, Juan Loriente performerrarekin arituko da elkarlanean.

Obra berezi horretan, bi artistak “kolore berdeko belusezko tela batean esertzen dira. Bikote berezia, galaz jantzia; ekitaldia isiltasunean doa aurrera. Arreta eta kontu handiz, La Ribotek bere kidea pintatzen du, eta, gero, bere burua ere bai, bien identitateen arrastorik txikiena ere ezabatu arte. Keinuak egiteari utzi, eta La Ribot eta bere kidea kolore-mantxa bat baizik ez dira izango, erliebe gorri bat belusezko tela baten gainean”.
Pièce distinguée n°45 piezan, arteen eta diziplinen artean dauden mugekin jolasten da. Bi antzezleen gorputza eskultura organiko bilakatzen dira margoturik direla; “gorputzak lurrean daude etzanda, pintura haien azalaren eta arroparen gainean gogortzen den bitartean. Pixkanaka-pixkanaka, obra gorputzen gelditasunean murgilduko da, ia estatikoak baitira. Dagoeneko, ikusleak ez ditu antzezleak irrikaz ikuskatzen, margolan bizidun bezalako zerbait baizik.”

La Ribot taldeak toki hauetan aurkeztu du bere lan koreografikoa: Tate Modern (Londres), Paris Hiriko Antzokia, Pompidou Zentroa (Paris), Parisko Udazkeneko Jaialdia, Museo Reina Sofía (Madril), Aichi-ko Trienalaren esparrua (Nagoya, Japon), Soledad Lorenzo Galeria (Madril), Serralves Museoa (Oporto), Art Unlimited – Art Basel, S.M.A.K. (Gante), Panorama Rio de Janeiro-ren esparrua eta MUAC (Arte Garaikideko Unibertsitateko Museoa, Mexiko Hiria).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu