Donostiako Kresala zineklubak, Bartzelonako D’A Film Festival jaialdiarekin elkarlanean, La Región Salvaje (Amat Escalante, 2016) Mexikoko filma emango du gaur, Trueba aretoetan, 19:30ean. Begoña Del Teso zine-kritikariak aurkeztuko du emanaldia.
Kresalaren arabera, La Región Salvaje Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean aurkeztu zen, eta Veneziako azken zine-jaialdian, Zuzendari Onenaren saria jaso zuen. Genero anitz biltzen dituen lana da, eta hausnarketarako parada ere eskaintzen du.
“Sexua eta maitasuna hauskorrak izan daitezke lurralde jakin batzuetan, non oraindik badiren familia-balio indartsuak, zurikeria, homofobia eta matxismoa. Emakume gazte misteriotsu bat ziur da naturaz gaindiko zerbait bere arazo guztien erantzuna izan litekeela…”
Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.