ARTEA

Kutxu Otamendi artistaren erakusketa Zarautzen

Zarautzen zabaldu dute bertakoa zen Kutxu Otamendi artistaren erakusketa, eta abenduaren 2ra arte ikusgai izango da Sanz-Enea Kultur Etxean.

Kutxu Otamendi Zarautzen jaio zen 1962. urtean. Oso gazte zelarik hasi zen parte hartzen hainbat lehiaketetan. Bai herri mailan bai estatu mailan ere sari ugari jaso zituen. Artelekun Rafael Canogar, Marta Cardenas, Alfonso Albacete eta Mitsuo Miura bezalako artista garrantzitsuenen tailerretan parte hartu zuen.
1990. eta 1992. urteetan Emilio Navarro galerista ospetsuaren eskutik Madrilen burutu zituen bakarkako erakusketak, bai kritika bai publikoaren aldetik ospe handia lortuz. 1992. eta 1993. urteetan Arco azokan hartu zuen parte.

1993. urteko irailean, sorkuntza artistiko eta laneko unerik onenean zegoenean, istripu batek eten zuen ibilbide oparoa.

Nahiz eta denbora dezente pasatu den, bere lanak ez du indarrik eta freskotasunik galdu. 50 urte beteko zituen urtean lan hori berreskuratu eta gogora ekartzeko aukera ezin hobea da erakusketa hau, oroimen hori ez galtzeko eta bide batez belaunaldi berriei egindako aportazioa ezagutzeko aukera emateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button