ESZENA

Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntzarako lanak

Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak, euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza bultzatzen du eta hala, urtero hainbat lan aukeratzen ditu beren ekoizpenean laguntzeko. Aurten Jasotako proiektuen artean baditu lan sarituak berriz: Nomofobikak taldearen Sarean Kateatuak antzezlana jaso du lehen saria. Proiektu irabazleak 4.000 euroko dirulaguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Bigarren saria, Bazen Behin Klown taldearen Sexijentziak Askatuz lanari eman diote, eta honek 3.200 euroko saria jasoko du.

Sarean kateatuak proiektuan Amaia Lizarralde, Belen Cruz eta Olatz Beobide aktoreak biltzen dira gaur egun arazo bilakatzen ari den mugikorrekin eta sare sozialekin dugun menpekotasunaz mintzatzeko. Obra bi pazientek bere psikologoarekin duten harremanaren bidez garatuko da.

Sexijentziak askatuz antzezlan aktore bakar baten (Itziar Saenz de Ojer) bakarrizketa da. Pedro Arnaez-en gidaritzapean, “clown formatuak eskaintzen duen inozentzia eta umorea, harreman erotikoek sortzen dituzten hainbat sinismen oker eta exijentziak aztertuko dira”.

Datorren urteko 2016ko otsailaren 11tik 28ra Donostiako hainbat aretotan egingo den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 25. edizioaren barruan ikusiko dira obra hauek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button