ESZENA

Kudeaketa eta zuzendaritza artistikoaz

EHUk antolatzen dituen Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen programaren barruan, gaur eta bihar, Gestión y dirección artística: programación creativa en las artes en vivo contemporáneas izeneko ikastaroa burutuko da.

Ikastaroaren helburua kudeaketa, artistarekiko harremana eta publikoarekiko elkartrukea modu sortzaileagoan lantzeko moduak ikustea eta aztertzea izango da, eta horretarako zentro espezializatu eta jaialdi eszenikoetako hainbat buru eta profesional bikain gonbidatu dira beren eskarmentuak partekatzeko.

Munduko operaren estetikaren barruan berritzailea den Gerard Mortier  hurbilduko da ikastaro honetara. Baina Mortierrez gain ikastaroan izango dira Francesc Casadesús, Mercat de les Flors-eko zuzendaria eta Kultura Sari Nazionala Katalunian; Daniel Castillejo, ARTIUMeko zuzendaria; Laura Etxebarria, La Fundicion aretoko arduraduna; Mateo Feijoo, artista, kultur kudeatzailea; Veronique Ferrero, Nyongo Festival des Arts Vivants (FAR) jaialdiko ordezkaria; Margarida Troguet, Lleidako Teatre L´Escorxador aretoko arduraduna; Tena Busquets, Teatre Principal d´Olot antzokiko zuzendaria; Igor Otxoa, txalapartaria eta Donostia 2016 ekimenaren antolaketa batzordeko kidea, eta Fernando Perez eta Rakel Esparza, AlhóndigaBilbaoko programazio teknikariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button