ESZENA

Eszenako pieza labur sorta ikusgai izango da gaur gauean Kafe Antzokian

Gaur gauean, 22:00etan, eszenako diziplina ezberdineko lau pieza labur ikusi ahal izango dira Bilboko Kafe Antzokian ACT Jaialdiaren eskutik.

Hala, bi performanceak izango dira.. Batetik, Bugosetik datorren 90 DB lana. Lehen pertsonan kontaturiko istorioa da, zeinek bi emakumeen mundu miresgarrian sartzeko aukera eskaintzen duen. Bestetik, Sevilla eta Errioxako aktoreez osaturiko Mejor no saber su nombre pieza: Kontraesanez beterik eta unibertso batez beteriko lana, esoterismoa eta biolentziaren arteko dantza.

Dantzari dagokionez, Holanda eta Israeleko bi aktorek gauzatuko duten Lu Carmella izango da ikusgai. Bi gizonezkoen arteko amodio fisiko, intimoa eta sexuala erakutsiko da.

Azkenik, antzezlana ere izango da. Bartzelonako El Conde de Torrefiel konpainiak La Vulgaridad obra antzeztuko du: Beraien arteko maitasunaz eta munduaren inguruan hitz egitea erabakitzen duten gizon eta emakume baten arteko topaketa.

ACTk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button