ESZENA

Dantzaldi Ibiltariarekin dantza egin baietz!

Dantzak ikastea eta era berean dantzatzen gozatzea da AIKO dantza taldeko lagunek  aurrera eramaten duten filosofia ederra, euskal dantzak Euskal Herriko txoko guztietatik barreiatzen eta irakasten dituzten bitartean.

Aurten Dantzaldi Ibiltariaren laugarren edizio abiatzear dago ikastaroekin, erromeriekin eta mintegiekin. Modu xume eta erraz batean, eta batez ere gertutasunez, dantzan ikasteko oinarrizko ezagutza bat eskainiko zaie parte-hartzaileei. Datorren urrian hasiko dira ikastaro trinkoak eta ekainera bitartean luzatuko dira.
Hala, oinarrizko dantza ikastaroekin batera, Dantzaguneak izeneko topaketa antolatuko dira astero oinarrizko ezagutzak dituztenentzat,  eta Zarautzen burutuko da jota dantzari buruzko monografikoa. Honi guztiari giro ederra eransteko hileroko erromeriak egingo dira Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bertan aukera egongo da tailer eta ikastaroetan ikasitakoa praktikatzeko, gehiago ikasteko, dantzan gozatzeko, beste zaletu batzuk ezagutzeko, etab. Lehena, ez ahaztu, irailaren 17an izango da.

Ikasketa gutxirekin dantza egin daitekeelakoan daude eta joan den urtean izandako eskarmentuak animatu ditu berriz Dantzaldi ibiltaria abiatu ahal izateko. Bizkaiko hainbat  herritan ibiliko dira dantzak erakusten eta aurten ere Zaurtzeraino joango dira. Bertako Aritzbatalde kiroldegian, hilero, urritik ekainera bitartean, larunbat goizez, Aiko taldeak biltzeko topagunea sortuko du dantza-mota jakin buruzko monografikoa atonduz. Kasu honetan jota izango da.

Ekimena abiatu denetik mila lagun inguruk hartu dute parte dantzaldietan eta honek guztiak animatu ditu berriz egitasmoa abian jartzeko. AIKO taldekideko Sabin Bikandik umoretsu esan duen bezala “gero eta jende gehiago ari da dantzan gurekin, gero eta dantzazale gehiago agertzen baita gure herrietan”

Animatu eta dantza egin!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button