ARTEA

Argazki erakusketa eta kontzertua, Bakion

Larunbat honetan, hilak 21, Bakioko Txoberne tabernan hitzordu bikoitza prestatu dute. Batetik, David Hornbacken argazkilariaren Berlingo neskak izeneko argazki-erakusketaren aurkezpena, eta bestetik, Goragaleak eta Kondenatuak taldeen rock-kontzertua.

David Hornbacken argazkiak ikusgai izango dira Txoberneko hormetan apirilaren 24a arte.  Hornback Los Angelesen jaio zen. 1990eko Pulitzer jaso zuen. Harrezkero berriemaile grafikoa izan da National Gegraphic, GEO, Time, New York Times eta Stern aldizkarietan, besteak beste. Gertakari inportanteetan lekuko izan da: Berlineko harresiaren erori zenekoan, Sevillako 1992ko Mundu Erakusketan, eta Normandiako Lehorreratzearen 60. urteurrenean. Gaur egun, Berlin eta Bilbo artean bizi da.
Hornbackek kameraren eta begiaren bidez, indarra eta edertasuna harrapatu ditu Berlingo neskak erakusketan.

Erakusketaren aurkezpenaren ostean kontzertua etorriko da; kasu honetan Goragaleak eta Kondenatuak taldeen eskutik. Lehenak, rock and roll soinuak haizatzen ditu, eta bigarrenak, rock punka jorratzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button