ESZENA

Artedrama Topaketak hasi dira Aulestian

Atzo hasi ziren Artedrama Topaketak jardunaldien XI. edizio Bizkaiko Aulestia udalerrian, Obarixo Biaz (Ondarroako Traman & Brix antzerki Taldea) antzezlanarekin.

Gaur, halaber, Anodino Teatroa taldeak Zerura Eroria obra aurkeztuko du, Udal aretoan, 21:00etan. Bihar, halaber, Ze Onda Antzerki Taldeak Itsasoari Negar lana antzeztuko du.

Ostegunean, Joseba Irazoki musikariak eta Idurre Azkue musikariak Dantzagurea ikuskizuna aurkeztuko dute. Soinuaren bibrazioak, gorputzari nola eragiten dioten aztertzen saiatuko dira eta, aldi berean, mugimenduak berak espazioan nola egiten duen dar-dar, eta harengan zer arrasto uzten dituen. Dantzaria dantza garaikidearen klixe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egiten saiatuko da, eta hori gertatzen den bitartean eszenatokian hainbat tresna agertuko dira (dunbala eta bateriaren plater bat, gitarra elektriko bat, anplifikadore bat, mikrofono bat,…). Piezak aurrera egin ahala, bi artistek elkar eraginez jardungo dute, mugimenduarekin bat eginez eta tresna horiekin soinua eginez.

Ostiralean, berriz, bi ekitaldi izango dira: Etxekoak (Huts Teatroa) antzezlana, Frontoian, eta Errime kontzertu akustikoa, gaztetxean. Larunbatean, azkenik, hiru hitzordu izango dira: Zuek (Rouge Elea), Gelajauziak (Kukai Dantza) eta K-Tum-Foc (Lekeitioko Deabruak eta K-TUM-K).

Informazio gehiago: artedrama.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button