IKUS-ENTZUN

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Donostian

Bihar bertan hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Astea, eta  azaroaren 4an amaituko da. Egun horietan guztietan urteko film labur eta luze entzutetsuenak eta  bestelako ekitaldi paralelo batzuek osatuko dute ileak laztuko dizkizuen programazioa.

Udazkenez, ohi den bezala, beldurrak bisita egiten dio Donostia hiriari, une honetako fantasia eta beldurrezko film lazgarrienekin. “Film luzeak eta laburrak, oraingo eta betidaniko izenburuak, zientzia-fikzioa eta animazioa, terrore basatiena eta urteko film irrikatuenak”.

Aurtengo programazioaren barruan Japoniak bere tokia izango eta jaialdiak ziklo berezi bat (Japanese Horror Story) dedikatu nahi dio japoniar fantasiazko eta beldurrezko zinemari, baita liburu bat ere. Gainera, Judas Arrieta artistak eta Harkaitz Cano idazleak gauzaturiko Momotaro. Kamishibai istorio bat erakusketa irekita egongo da urriaren 27tik abenduaren 11era, Kutxa Kultur Plazan. Bi sortzaileak Japoniako ahozko tradizio bat, Kamishibai deitua, berrikusteko eta egokitzeko elkartu dira

Eta betiko legez, horretaz gain, erakusketek eta hainbat jarduera paralelorekin gozatzeko parada eskainiko du  fantasiazko eta beldurrezko zinearen urteroko festak.

Ikusi eta jakin beharreko guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button