LITERATURA

Aurtengo “Peru Abarka Album Lehiaketarako” sariduna

Aurten 19 lan aurkeztu dira Peru Abarka Album Lehiaketan, eta guztien artean, Leire Aranok idazti du obrarik onena:  Betiko atzo.

Epaimahaikideen aburuz, lana “ispiluan bere burua ezagutzen ez duenaren erretratua da. Egitura biribila izateaz aparte (egunen gurpilarekin bat doana), idazkera aldetik dotorea da oso: esaldien erritmoa nabarmentzen da, eta hizkuntza landua eta ederra darabil egileak. Hitzekin jolasean aritzen da, eta irudi ederrak sortzen ditu. Estilo-baliabideak ere finak: sarearen alegoria bizitzarekin parekatzean, adibidez”.

Leire Arano 1971n Zumaian jaio zen eta Zumaian bizi da. Hainbat ikasketa egin ditu (enpresa-ikasketak, filosofia, psikologia… ) baina itzulpengintzan aritu da azken urteetan, eta horretan dihardu orain ere, euskarara testuliburuak ekartzen. Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketara narrazio bat aurkeztu eta Zumaiako onenaren saria lortu zuen. Horrek adoretu egin zuen eta aurten Peru Abarka lehiaketara aurkeztu da.

Testu ederra dutenez, orain ilustrazio lehiaketaren epea zabalduko da. Oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Joan den urtean, Castillo Suarezek eta Maite Mutuberriak osatu zuten lan bikaina: Zerua Berun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button