ARTEA

Espazioaren zifrak

Iñaki Ruiz de Eguinok Cifras del espacio erakusketa paratu du Zarauzko Ispilu Arte galerian; erakusketa zabalik izango da abuztuaren 7ra arte.

Ispilu Arte galeriaren arabera, Ruiz de Eguinoren xede nagusietako bat espazioa dezifratzea da, horretarako espazioaren etengabeko metamorfosian murgiltzen da, espazio hori harrapatzeko edo interpretatzeko asmoz.

Ruiz de Eguino, gainera, prestigio handiko artista euskalduna da, eta atzerritik ere laudorio asko jasotakoa. Zarautzen jarritako obrak oraintsu egindakoak dira: biluziak, zabalak, baliabide gutxirekin egindakoak… espazioa da nagusi.

Bere eskulturak “batasun espaziala” kontzeptuaren inguruko ikerketak dira: “espazioaren iheskortasun plastikoan eta denborazkoan barrena eginiko txangoa”.

Eskulturekin batera, pinturak eta flotazioak ere paratu ditu Zarautzen: “arbelak, iraundako espazioak eta enuntziatu linealak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button