LITERATURA

“Lekore” literatur aldizkaria

ITU bandak Lekore literatur aldizkariaren 0. zenbakiaren aurkezpena egingo du urtarrilaren 31n, iluntzeko 19:00etan, Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean. Hantxe, zenbait bandakidek aldizkariko testuak oholtzaratuko dituzte musikaz lagundurik.

Proiektuaren atzean zer dagoen, argitaratzaileek eurek deskribatzen dute: “Lekore gazteon literatura argitaratzeko gazteon aldizkaria da. 2013ko udaberrian kostaldeko hiru gaztek literatur banda bat sortu genuen: ITU Banda. Geroztik hazi egin gara. Lau fanzine argitaratu genituen 2014ko martxoa bitartean, Obabako Testiguen laguntzaz hainbat irratsaio ere egin genituen tarte horretan. 2015eko Eako poesia egunetan ikuskizun bat taularatu genuen: Ituskizuna”

Urtero bezala, Mikelazulok hainbat errezitaldi antolatu ditu datorren asteetan Poesia uneak lelopean. Hala, urtarrilaren 31n, 19:00etan, ITU Bandak Lekore aurkeztuko du; otsailaren 13an, 19:30ean, Nola belztu behar zuria, Bide Ertzean eta Metrokoadroka-ren eskutik; eta otsailaren 26an, 19:30ean, Ixiar Rozasek Beltzuria liburuan oinarritutako irakurraldi-peformancea egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button