BESTELAKOAK

Asteburu honetan X. Haizetara jaialdia, Amorebieta-Etxanon

Haizetara, fanfarreen, banden eta kaleko musika jaialdia asteburu honetan izango da, ekainaren 19an, 20an eta 21ean. Aurtengo edizioan, aurreko bederatzi urteetako banda irabazleak bertaratuko dira.

Aurten, ez da izena emateko deialdi irekia egin, eta gonbidapena bidali zaie aurreko bederatzi edizioetan irabazle izan diren bandei.
Honakoak dira aurtengo edizioan parte hartuko duten bederatzi bandak: La Banda de La Maria (Sevilla), No Water Please (Frantzia), Magicaboola Brass Band (Italia), The What Cheer? Brigade (AEB), Funky Style Brass (Frantzia), Oompah Brass (Ingalaterra), Le Bus Rouge (Francia), Perhaps Contraption (Ingalaterra).
Betiko lez, bandak elkarren arteko lehian arituko dira, baina hamargarren edizioa denez gero, jaialdiari ukitu berezia eman nahi izan diote antolatzaileek, eta aurreko urteetan irabazle izan diren bandek hartuko dute parte oraingoan.

Edizio berezia izanik, sariak ere halakoxeak izango dira, bereziak. Jaialdian irabazle suertatzen den bandak 12.000 €-ko saria eskuratuko du. Gainera, ikus-entzuleek gogokoen duten bandari berriz, 5.000 € saria emango zaio. Musika munduan ospedun diren kideek osatutako epaimahaiak ebatziko du irabazleak nortzuk diren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button