ESZENA

“Baserri” eta “Ninika” ikuskizunak, Elorrion eta Basaurin

XIV. Dantza Zirkuituaren eskutik bi hitzordu interesgarrirekin gozatu ahalko da Bizkaiko antzoki-sarean. Hala, Baserri koreografia, hilaren 23an, ostiralean, helduko da Elorrioko Arriola Antzokira, Larrua proiektuaren eskutik. Hilaren 25ean, igandean, EliralEren eta Ninika piezaren txanda izango da, Basauriko Sozial Antzokian.

Baserri euskal kulturan zehar egindako bidaia da, baina “Baserrik tradizioaren eta abangoardiaren arteko mugak lausotzen ditu; Baserria mitologiaz jantzi eta lurtarraren eta mitologikoaren arteko paralelismoa egiten du.”

Ninika pieza gorputzaren oda da, jantzien eta mugimenduen bitartez egina. Poesiaz eta sentsualtasunez betetako ikuskizunean hiru dantzarirentzako koreografia garatzen da, eta  mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira.

Konpainien gaineko datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button