LITERATURA

Udazkeneko poesiaren gaineko saioak KMKn

Koldo Mitxelena Kulturunea, hil honen osoan zehar, poesiaren inguruko saioak biltzen ari da Hitza, musika, literatura izenburupean.

Ekimena, Jon Benitoren Bulkada bere azken liburuko poemen irakurketarekin hasi zen, urriaren 4an. Hilaren 9an Amaia Lasak eman zion jarraipena.

Gaur, Jon Obesoren testuak izango dira protagonista, Arantza Kalzada eta Joserra Senperena piano-joleak eskainiko duten saioan. Egile hau, 2012. urtean, Lengua de Trapo Nobela Sariko XVII. edizioko irabazlea izan da, Alimento para moscas izeneko lan bikainarekin.

Azkenik, urriaren 26an, euskara eta galiziera uztartuko dira, Ruper Ordorika eta Arkaitz Minerren musikarekin batera. Xosé Estévez, Jose Angel Irigaray eta Luis Rei-k Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia eta Luigi Anselmiren poemak irakurriko dituzte. Azken saio hau, Galeuska ekimenaren harrira burutuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button