ESZENA

“Karrikan”, kaleko arte eszenikoen bultzada

Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak (Lapurdi) eta Nafarroako Quiero Teatrok Karrikan plataforma osatzen dute. Horren zeregina Pirinioen bi aldeetan kaleko arte eszenikoen sorkuntza lanak bultzatu eta laguntzea da. Horretarako,  proposamen artistikoak aurkezteko epea zabaldu dute hirugarren edizioarekin, eta uztailaren 16tik irailaren 2ra arte egongo da zabalik.

Karrikan plataformaren xedea, “Euskal Herrian kaleko arteetan gero eta indar gehiago hartzen ari diren eta espazio publikoan jarduten duten eta profesionalak diren edo profesional izateko bidean dauden artisten sorkuntza lanak bultzatzea da”.  Horrekin batera, balio berezia emango zaio kaleko ikuskizuna kontzeptuari, eta era berean, lehentasuna izango dute formatu txiki edo ertaineko ikuskizunek.

Laguntza ekonomikoa ematerakoan, aukeraturiko proiektua modu orokorrean lagunduko da, eta laguntza ekonomikoa emanez, sorkuntzarako egoitzak eskainiko dira; eta, azkenik, sustatzaileek euren hirietan antolatzen duten kaleko arte jaialdi bakoitzean gutxienez proiektuaren emanaldi bat programatuko dute.
Kaleko jaialdi horiek hauek dira: Bilboko Kalealdia, KaldeArte, Iruñeko Harresietako Jaialdia, Hendaiako Mai du théatre, eta Abian! Errobiko mankomunitatean.

Informazio guztia www.karrikan.eu  webgunean dago eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button