ESZENA

“Kale Antzerki Aroa” jaialdia, Orozko kaleetan

Gaur berton abiatuko da Orozko herrian, Kale Antzerki Aroa jaialdia. Aurtengoa VIII. edizioa izango da.

Orozkoko Kale Antzerki Aroa jaialdiaren barruan, bi hitzordu interesgarri eskainiko dira. Gaur, uztailaren 12an, 25 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Markeliñe taldearen Zoozoom emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da, 21:00etatik aurrera Zubiaur plazan. Familia ororentzako kale ikuskizuna da, dibertigarria eta ezustez beterik. Ikuskizunean, material xumeak erabiliz eskuz eraikitako animaliaz osatutako parke zoologiko bitxia sortuko dute. Haurrak, iradokizunez betetako ikuskizuneko protagonista bilakatuko dira, eta familiek parte hartu, gozatu eta harrituko dira jirafa, elefante, karramarro eta dinosauro bihurtuta.

Eta datorren asteko barikuan, hilak 19, bigarren saio bat antolatu dute. Egun horretan Ganso&Cía konpainiaren Babo Royal obrak plaza xelebrekeriaz beteko du, 21:00etatik aurrera. “50m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe. Tronpetak entzun eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharko da. Babo Royal jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu