ESZENA

Gaitzerdiren estreinaldiarekin hasiko da gaur Umore Azoka

Gaitzerdi Teatro konpainiak Out izenburuko obra estreinatuko du gaur, Leioako Errekalde Plazan, 18:30etik aurrera. Emanaldia Umore Azokaren baitan egingo da.

Absurdutik eta Charles Chaplinen unibertsotik abiatuko da gaur arratsaldean Out, antzezlan delirante eta parte-hartzailea. Obrak denaren eta izan nahi denaren arteko lerroa adierazten du.

Hala, bi pertsonaia agertuko dira, kutxa batzuetan albisteak bilatzen. Haurrekin betetako parke bat eta inprobisatutako festa bat. Goian, zeruan, hegazkin bat bonbat jaurtitzen hasiko da… “Gizarte honetan, segundotan igarotzen gara baketik gudara, gure bizitzak hondatuz, eta gatazken absurdoaz jabetu gabe”.

Jaialdiaren lehen egun honetan izango zer ikusi, 22 emanaldi eta 11 estreinaldi eskainiko baititu Leioako Umore Azokak gaur bertan. Hala, Ertza, Dikothomia eta Pez limbo euskal konpainiek lan berriak aurkeztuko dituzte, eta To R Mansion konpainia japoniarrak Cinema Paradise antzeztuko du.

Umore Azoka igandera arte luzatuko da. Infomarmazio guztia hemen: umoreazoka.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button