LITERATURA

Hatsaren poesia olerki bildumaren 13. alea

Aurten ere idazle askoren parte hartzea espero dute 13. ale hau osatzeko. Zuen lan bat eskatzen dute liburuxka osatzeko. Urtarrilaren 31 izango da lanak bidaltzeko azken eguna. Lanarekin batera ere argazki bat eskatzen dute eta noiz eta non zarete sortuak.

Hatsaren poesia egunaren bezperan Olerkarien eguna ere atondu nahi da aurten (apirilaren 2an). Egun horretan, Euskal Herri osoan,
idazle edo olerkizaleek aukeratuko lukete gune bat, antzoki bat, taberna bat, enparantza bat, hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen olerki edo testu poetiko zenbait aurkezteko eta hori nahi duen modura: irakurriz, abestuz, antzeztuz edo abar…
Datoren urtean, Hatsaren Poesia eguna iraganen da apirilaren 3an Larraldean Senperen eta, beraz, Olerkarien eguna norberak aukeratu tokian, bezperan, apirilaren 2an.

Beste alde batetik, Hatsa elkartearen babespean, Senpere Larraldean, beste ekintza poetiko bat egituratuko da datoren uztailean.
Hor hilabete osoan, Bizia eskuetan lemarekin, Agurtzane Andueza Zugarramurdiko Sorginalde deitutako tailerreko arduraduna, olerkari eta artista izanen da.

Eta beste asmoren bat ere badute Hatsa Elkartearen barruan. Hatsaren poesia liburuan parte hartzen duten idazleekin poesia tailer batzuk bultzatu nahi dituzte. Tailerrak dohainik egin beharko lirateke eta parte hartzaileek ez lukete ezer ordaindu beharko. Helburu nagusia tailer horietarik sortuko diren olerkiak Hatsaren Poesia urteko bilduman ezartzea izanen da.

Hatsa elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button