ARTEA

Argazki Lehiaketa Aramaion

Aramaiorekin zerikusia duten argazkien gaia librea da. Gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak. Lehenago argitaragabekoak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute obrek.
Argazkiak koloretakoak zein zuri-beltzekoak izan daitezke, eta paperean aurkeztu beharko dira. Neurria gutxienez 18×24 cm-koa izango da.

Argazkiak ez dira bueltatuko eta Udalaren jabetzan geratuko dira, beste publikazio, foileto edo abarretan erabiltzeko, beti ere egilearen izena jarriz. Aurkezten den argazkian pertsonaren lehen-planoa baldin badago, agertzen den pertsonaren baimena izan beharko da.
Lehiakide bakoitzak, sari bakarra eskuratu ahal izango du. Epaimahaiak lehiaketaren gaia, kalitatea eta erabili den teknika baloratuko ditu.

Lanak entregatzeko epea urriaren 30ean amaitzen da, Udaletxean edo Kultura Etxean. Irabazle nagusi bat aukeratuko da eta 200 € eramango ditu etxera.
Horretaz gain, neguko, udako, udaberriko eta udazkeneko argazki onenari 100 € emango zaizkio.

Aramaioko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button