ARTEA

Yo-Yo Gonthier-en hegan egiteko makina Rekalde aretoan

Yo-Yo Gonthier (Niamey, Niger, 1974) artistak Ikusezina izeneko instalazioa paratu du Bilboko Rekalde aretoan abuztuaren 26a bitarte. Rosny-sous-Boiseko Saint-Exupéry Institutuko ikasleekin eginiko obra da, artista Sena Saint Denis eskualdean bizi izan baitzen 2008. eta 2010. urteen artean. Egun Parisen bizi da.

Egitasmoaren bitartez, hegan egiteko makina bat eraiki nahi zuen ikasleekin. “Azkenean, baloi gidatuak hegan egin zuen, baina, horrez gain, oso bizipen interesgarria izan zen, hala banaka nola taldeka aztertuta. Hargatik, parte hartu zutenek erabaki zuten baloi gidatuari Ikusezina deitzea, haien baitan utzi zuen aztarna kontuan izanda”.

Artistaren lana bi egoitzatan egongo da ikusgai aldi berean: Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan, gazteek proiektuan baitan aldamenean izan zuten dokumentuen artxiboa, baloi gidatuak hegan egin zuen arte ibili zuen bidea jasotzen duten irudiak, eta L’envol (Aireratzea) film esperimentala bildu dira. Bestetik, Institutu Frantseseko hallean Ikusezina filma proiektatuko da: ikusmen- eta soinu-esperimentu bat, baloi gidatua aireratzen hasten den uneko ikuspegia hartu eta eskaintzen duena.

Erakusketarekin loturiko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, sartu salarekalde.bizkaia.net webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button