BESTELAKOAK

XXIX. Uda Ikastaroen barruan Euskara 2.0 ikastaro interesgarria

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, gizarte-sareek ohiko muga guztiak gainditzen dituzte, unibertso birtuala sortuz. Unibertso birtual horretan gizakion arteko harreman ohiturak eta moduak aldatzen ari dira nabarmen. Harreman horien garrantzia, gainera, gero eta handiagoa da. Gertakari horren atzean teknologia berriak eta 2.0 kontzeptua daude.

Harreman birtualek jokabide-arau propioak dituzte. Hori dela eta, hizkuntzek oro har eta eremu urriko hizkuntzek bereziki joko-arau horiek ezagutu eta bereganatu beharko dituzte, eleaniztasuna salbuespena baino arau bihurtu den mundu birtual horretan bizirik iraun nahi badute.
Horregatik, euskarak zein hiztun-kopuru txikia duten hizkuntzek egungo gizarte sarearen zirrikiturik txikienak ere aukera bihurtu behar dituzte.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira: Europar Batasuneko eremu urriko hizkuntzen baitan, teknologiak, berrikuntzak eta
globalizazioak dakarten aldaketa ulertzea; euskararen erabilera sustatzeko, ikerketan, teknologian eta enpresetan estrategia berriak identifikatzea; eremu urriko hizkuntza-komunitatea edozein izanda ere, batean zein bestean egon daitezkeen praktika berritzaile eta teknologiko baliagarriak jasotzea eta azkenik, eragileekin batera, euskararen erronkak identifikatzeaz gain, eguneroko bizimoduan euskara teknologia berrien ildotik garatzeko estrategiak finkatuko dira.
Informazio guztia hemen duzue.

Euskadinnovak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button