LITERATURA

Mikel Antzak “Ametsak ere zain” liburua kaleratu du

Susa literatura argitaletxeak Mikel Antzaren Ametsak ere zain poema liburu berriaren aurkezpen ekitaldi egin du gaur, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan

Argitaletxea jakitera eman duenez, “erreka moldeko sei poema luzek osatzen dute Mikel Antzaren lehendabiziko poema liburua. Kartzelako poemak dira, preso dagoenaren gogoak sortuak, kantu zabalak, gaitzat harturik: borroka, maitasuna, presondegia, sorterrirako grina”.

Hemen duzue Invictus poemaren zati bat:

ez naiz inoiz jabetuko
garaituen ozpinaz
saminaren handiaz
zauriaren sakonaz
galdetzeko ezaguera izan nezan baino lehen
joan zitzaigun-eta aitona
oinordekotzan utziz
porrot osteko mikatz etsia
izu dardara isila
Gernika eraitsia
gurasoek altxatzen hasia

Ametsak ere zain poema liburua online irakurri hala duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button