IKUS-ENTZUN

“Jazzinema” ekimena, Bilboko Arte Ederren Museoan estreinakoz uztailean

Euskadiko Filmategiaren eskutik, laugarren urtez izango dira ikusgai zinemaren eta jazzaren arteko lotura islatzen dituzten filmak Jazzinema ekimenaren eskutik. Uztailean izango da horren aukera Donostia Zinemaldiaren eta Heineken Jazzaldiaren laguntzarekin Donostiako Tabakaleran. Baina aurten estreinakoz, Bilboko Arte Ederren Museora doa ekimena Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren laguntzarekin.

Aurtengo edizioak Ella Fitzgeraldi egingo dio omenaldia, eta Frantziako eta Ameriketako klasikoak berrikusiko dira, soinu-bandetan jazz musikak izan duen garrantzia azpimarratuz.

Hala, beste batzuen artean, Jean‐Luc Godarden À bout de souffle filma, Martial Solalen jazz musika bandarekin; Édouard Molinaroren Un témoin dans la ville filma Barney Wilenen musikarekin; edota Orson Wellesen Touch of Evil, Henry Mancini handiaren jazz-musika latindarraren soinu banda duen filma dira uztailean Jazzinema ekimenarekin ikusiko direnak.

Hiru ardatz nagusi izan ohi ditu Jazzinema ekimenak eta aurtengoan ere hala izango da. Batetik, jazza nabarmentzen duten soinu-bandak dituzten filmak aukeratzen dituzte. Bestetik, jazz-musikariak protagonista dituzten filmak lehenesten dira proiekzioetan. Eta hirugarrenez,  jazzaren eragin nabarmena duten filmak dira ekimen horren ardatz. Era honetan,  bi diziplina artistiko horien zaleei, guzti horren uztarketaz gozatzeko aukera eskainiko zaie programatutako egitarauari esker.

Proiekzio saioak 19:00etan izango dira, bai Tabakalerako zinean, bai eta Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriumean ere.

Egitarau osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button