ESZENA

Oroimenaren galeraz

Bilboko BBK Salak Antzerkiaren Munduko Eguna (martxoak 27) ospatuko du aurten, oroimena galeran sakontzen duten bi antzezlanaren programazioarekin.

Efemeridea astelehenean izango da baina lehen hitzordua hilaren 24an izango da Agurra antzezlanarekin. Agurra Gipuzkoako Vidania konpainia gaztearen lehen antzerki lana da. Agurtzane Intxaurraga zuzendaritzan aritu da edo Kandido Uranga aktorea protagonista da, eta berarekin batera, Iñigo Gastesi gaztea izango da. Gidoia, Nina Mitrović kroaziako antzerkigilearena da.
Agurra antzezlanak bi gizon bakartiren arteko topaketa kontatzen du: zahartzaroko gaixotasun bat diagnostikatu berri zaion aita baten eta seme baten artekoa.

Ondoren, nazioarteko ospakizunaren aste berean, baina larunbatean (apirilak 1), Titzina Teatro kataluniar konpainiaren Búho programatu da. Titzina Teatro Estatuko antzerki garaikidearen erreferenteak da, eta kasu honetan, amnesia pairatzen duten pertsonen bizipenei buruz hitz egingo du. Obra eraikitzeko, Titzina Teatrok gaitz hori duten pertsonen bizipenak aztertu ditu. Pieza bisualki iradokitzailea eta erritmo ikaragarrikoa den proposamena da.

Xehetasun gehiago ikusteko: salabbk.bbk.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button