ARTEA

Jacobo Castellano artistak egitasmoa gauzatuko du Artiumen gela huts batetik abiatuz

Artiumen ikusi ahal den El mantel y el telón obrak Jacobo Castellanok duela urtebete New York hiria egin zuen bidaian du bere jatorria. Izan ere, Jaenen jaio, baina Madrilen bizi den artistak Coney Island-en dagoen jolas-parke zaharkitua bisitatu zuen eta bertan Elisabeth, munduko emakume txikiena ikusteko aukera iragartzen zuen ikuskizuna behatu zuen. Emakume horren egoera umiliagarriak arte-egitasmo hau piztu zuen.

Hala, El mantel y el telón egitasmoa kasik hutsik dagoen gela batean gauzatzen da. Bertan, Jacobo eta bere laguntzaileaz gain, faxak eta posta elektronikoak jasotzeko gailuak daude. Horrela, kate piramidal baten bitartez artista kanpoko agenteekin komunikatuko da, alegia, artistak, New York hiriko esperientziarekin loturiko hamar marrazki bidaliko dizkie, eta azken horiek haien ekarpenak egin ahal izango dituzte. Publikoak denbora errealean eta zuzenean ikusi ahal izango ditu hartu-eman horrek obran eragingo dituen aldaketak.

Artiumek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu